XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

28 Lizaso.
Egun batean eleizan ginan
betiko ustetan josi
ezkonduaren karrera hori
ez degu ondo ikasi,
maitetasuna nola joan dan
gure tartetik igasi
biok disputan bainan hobe da
apartaturikan bizi.

28 Enbeita.
Maite ginala bata besteai
guk zinez genion esan
baina ez dira gauzak gertatu
pentsatzen genuen gisan
zoriontzuak biok batera
ezin bagerade izan
eskua emon ta maitasunez
biok aparta gaitezan.

28 Lizaso.
Sinistu gero haundia dala
ezkontza baten itzala
bainan ohartu ginaden biok
alperrikan gebiltzala,
naiz eta izan garai batean
maitetasun zerbitzala
betiko haserratu baino len
apartatu gaitezela.

28 Enbeita.
Gizon ta andrak sentzun batean
izaten dira ezagun
ezin gindezke borrokan izan
gu biok gau eta egun
bide berria belu orduko
oraintxe hartu dezagun
ta aurrerantzean izan gaitezen
biok alkarreren lagun.